Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 igo da 2022ko ekainean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 11,5 handitu dira.

Obra zibileko kostuak % 1,8 igo dira hil arteko terminoetan, eta Eraikuntzaren sektorean % 0,3. 2021eko ekainaren aldean, prezioak % 16,9 igo dira Obra Zibilean eta % 10,3 Eraikuntzan.

Aurreko hilaren aldean (2022ko maiatza), lehengaien kostuak % 0,7 igo dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, egonkor dirau (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 13,3 igo da eta eskulanarena % 5,8.

Eraikuntzaren sektoreko lehengaien kostuak % 0,3 egin du gora hilabete batetik bestera, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 2,2. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuak % 11,7 hazi dira eta Obra Zibilekoak % 20,4.

Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan honako sektore hauetan izan ziren igoera handienak 2022ko ekainean, 2021eko ekainaren aldean: Petrolioa fintzea (% 85,4 gora), Energia elektrikoa eta gasa (% 61,5) eta Metalurgia (% 40). Lehengaien prezioetan hazkunde neurritsuenak, aitzitik, honako sektore hauek izan dituzte: Makineriaren fabrikazioa (% 3,9), Material elektronikoa (% 4) eta Material elektrikoa (% 5,0).

Egilea Andoni Beitia