Microsoft erraldoi teknologikoak atzo, asteartea, iragarri zuen 72.738 milioi dolar irabazi dituela 2022ko ekitaldian -ekainean amaituta-, hau da, aurreko urtean baino % 19 gutxiago.

Hala ere, Redmonden (Washington estatua, AEB) egoitza duen enpresak komunikatu batean adierazi zuen diru-sarrerak % 18 hazi zirela urte batetik bestera, 198.270 milioi dolarreraino.

Laugarren hiruhilekoan, apiriletik ekainera, Microsoften zifrak positiboak izan ziren, 16.740 milioi irabazi baitzituen, % 2 gehiago, 51.865 milioiko fakturazioarekin, % 12 gehiago, bi kasuetan 2021eko tarte berarekin alderatuta.

Egilea Andoni Beitia