Industriako prezioak % 48,48 igo dira ekainean

Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek % 48,48 egin dute gora ekainean, iazko hil beraren aldean, eta % 3,5 aurtengo maiatzaren aldean, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako datuen arabera.

Urte arteko igoera hori Estatu osoan erregistratutako batez bestekoa baino bost puntu handiagoa da; izan ere, 2022ko ekainean industriako prezioak % 43,2 hazi ziren batez beste, 2021eko hil beraren aldean.

Euskadin, ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, urte arteko tasa % 15 igo zen, eta kontsumo-ondasunen hileroko tasa, berriz, % 0,69 jaitsi zen. Kontsumo-ondasun iraunkorren hileko tasa % 0,55 aldatu zen; urte arteko tasan, aldakuntza % 8,59koa izan zen.

Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrei dagokienez, ekainean prezioak % 16,04 igo ziren urte arteko tasan, eta % 0,87 jaitsi 2022ko aurreko hilaren aldean. Ekipo-ondasunen urte arteko prezioak % 4,86 igo ziren urte arteko tasan eta % 0,01 jaitsi ziren hileko tasan.

Azkenik, energiaren prezioak % 115,64 egin du gora aurtengo ekainean, iazko hil beraren aldean; hileko tasari dagokionez, berriz, % 8,98 egin du gora, maiatzeko datuekin alderatuta. Bitarteko ondasunei dagokienez, urte arteko tasa % 17,95 igo zen eta hilekoa % 1,07 jaitsi zen.