Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueren gastua % 10,4 hazi zen Euskal AEn 2021ean, Eustatek landutako behin-behineko emaitzen arabera. Era berean, dedikazio osoko baliokidetzan I+Gko langile guztiak % 6,7 gehitu ziren.

I+Gko gastuaren eta langileen zifra horiek egikaritze-sektoreek izan duten portaeran oinarritzen dira:

Sektore nagusiak, enpresak, % 11,5 egin zuen gora barne-gastuan, eta % 8,3 I+Gko jardueretarako.

Goi-mailako irakaskuntzan gastua % 3,2 hazi da eta I+Gko langileena % 1,7.

Azkenik, Administrazio Publikoaren sektorean, gastua % 18,7 gehitu da eta I+Gn lan egiten duten langileak % 11,3.

BPGri dagokionez, Euskal AEko barneko I+Gko gastua 2020an % 2,08 izatetik 2021ean % 2,13 izatera igaro da.

Egilea Andoni Beitia