Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,0 jaitsi dira 2022ko ekainean, 2021eko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.

2022ko maiatzaren aldean, prezio konstanteetako salmenten bilakaera ere negatiboa izan da, % 2,2ko jaitsierarekin urtaro-eraginik gabeko terminoetan.

Elikagaien sektorearen eta gainerako produktuen sektorearen bilakaera desberdina izan da hilabete arteko konparazioan. Horrela, 2022ko maiatzaren aldean, elikadura-produktuen salmentak % 0,7 igo dira, eta gainerako produktuen salmentak, berriz, % 7,4 jaitsi dira, prezio konstanteetan urtaro-eraginik gabeko terminoetan.

Urte arteko aldakuntzari dagokionez (2021eko ekaina), prezio konstanteetako salmenten bilakaera, bi sektoreetan, beheranzkoa izan da, elikaduran % 2,9koa eta gainerako produktuetan, neurri txikiagoan, % 0,2koa.

Lurraldeka, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 4,7 jaitsi dira Gipuzkoan, % 2,3 Araban eta, azkenik, % 0,4 Bizkaian.

2022ko maiatzaren aldean, beheranzko joera izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, % 3,5 eta % 1,1 gutxiagoko salmentekin, hurrenez hurren. Aldi berean, aldiz, Arabak % 0,5eko aldakuntza positiboa izan du salmentetan.

2022ko lehen seihilekoko metatuan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizearen atzerakada % 1,2koa izan da, elikaduran metatutako salmentak % 5,6 jaitsi direlako; izan ere, ekainera arte metatutako salmentak % 8,5 igo dira gainerako produktuetan.

Urtea hasi zenetik lurraldeka metatutako aldakuntzari dagokionez, Bizkaian salmentak positiboak izan dira (% 0,5), aurreko urteko lehen seihilekoaren aldean. Portaera desberdinarekin, Gipuzkoak eta Arabak % 3,5 eta % 2,7ko salmenta txikiagoak izan dituzte tarte horretan, hurrenez hurren.

Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan okupatutako langileen kopurua % 0,4 handitu da, 2021eko ekainarekin alderatuta. Hil arteko aldakuntza ere, 2022ko maiatzarekin alderatuta, % 0,9 igo da.

Egilea Andoni Beitia