ANFIBIUM euskal startupak enpresen karbono-aztarnaren kudeaketa errazten duen software bat sortu du. Horren bidez, CO2 isurien neurketa automatizatu daiteke. Gomendatzeko motorraren bidez, enpresek lantoki bakoitzerako neurri egokienak zein diren erabaki dezakete.

«Digitalizazio-prozesuan, enpresek CRMak eta ERPak ezarri dituzte; orain iraunkortasunaren kudeaketa digitalizatzeko unea da. ANFIBIUMen arazo konplexuak konpontzea gustatzen zaigu, teknologiak abantaila handiak ematen baititu», azaldu du Gorka Muñecasek, bere CEOak.

ANFIBIUMen softwarea Berotegi Efektuko Gasen Protokoloko (GHG) 3 ‘irismeneko kategorietan zentratzen da. Gestamp, ArcelorMittal, SENER, Faes Farma, Salica, Nervacero, Maxam, Ampo edo Tubos Reunidos bezalako enpresek dagoeneko automatizatzen dute ANFIBIUMekin mugikortasun-planen kudeaketaren ziklo osoa.

Euskadin, 100 langile baino gehiago dituzten enpresek lantokirako mugikortasun-plan bat izan behar dute azaroaren 20a baino lehen. Nahitaez bete beharreko arau hori, beste erkidego batzuetan bezala, hazkunde esponentziala duen ANFIBIUM euskal startupa bultzatzen ari da.

Egilea Andoni Beitia