Red.es-ek Kit Digitalaren laguntzen bigarren tarterako deialdia argitaratu du. Irailaren 2tik aurrera 6.000 euro banatuko dituzte hiru eta bederatzi langile arteko enpresentzat.

Laguntzak 12 hilabeteko epean eskatu ahal izango dira, eta 500 milioi euroko hasierako zenbatekoa izango dute, 10-49 langileko enpresentzako laguntzekin gertatu zen bezala.

Hala ere, zenbatekoa handitu egin daiteke, programak guztira 3.067 milioi euroko zuzkidura baitu Next Generation funtsetatik.

Kit Digitala Next Generation funtsekin 12 kategoriatan banatutako zerbitzu digitalak urtebetez kontratatzeko aukera ematen duen programa da. Joan den astean oinarrien agindua aldatu ondoren, ‘Marketplace’ eta Interneteko posizionamendu aurreratuko zerbitzuak gehitu dira ‘

Berrikuntza nagusi gisa, deialdi honi esker, enpresek hardwarea finantzatu ahal izango dute, Uatae bezalako autonomoen elkarte batzuek eskatzen zuten bezala.

Laguntza eskatzeko, konpainiek Acelera Pyme atarian erregistratu behar dute eta autodiagnostikoko test bat osatu laguntza jasotzeko. 8.700 agente digitalizatzailek baino gehiagok izapidetu dezakete.

Red.es-ek ia 21.000 laguntza eman dizkie 10 eta 49 langile bitarteko enpresei, guztira 252 milioi euro Europako funtsetatik.

Egilea Andoni Beitia