Nadia Calviño lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroak aurreratu duenez, irailean Gobernuak “neurri gehigarriak” hartuko ditu energia aurreztean eta eraginkortasunean sakontzeko, Europako gainerako herrialdeen ildotik.

“Jakina, haratago joan behar dugu, iragarri dugu”, ziurtatu du presidenteordeak SER irrati katean astearte honetan egindako elkarrizketa batean, eta Ministroen Kontseiluan astelehenean onartutako neurriak “egokiak” diren arren, beste neurri batzuk ere egongo direla esan du, autonomia energetiko handiagoa lortzeko eta Europako gainerako herrialdeentzat “gordailu” gisa erabiltzeko.

Egilea Andoni Beitia