Iazko greban Amurrioko Tubacex lantegian pikete batean parte hartu zuten hiru gazteri desordena publikoak eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatu dizkie Fiskaltzak, eta lau urtetik gorako kartzela-zigorrak eskatu ditu haientzat, LABek jakinarazi zuenez. LABek salatu zuen beste behin ere langileen elkartasuna zigortzen eta kriminalizatzen saiatzen ari direla.

Sindikatuak ziurtatu zuen hiru gazte horien aurkako salaketak ez datozela bat errealitatearekin, eta ez daudela gertakari zehatz batzuen ondorio, baizik eta langileen borrokaren eta elkartasunaren aurkako jazarpen-estrategiaren barruan daudela.

Egilea Andoni Beitia