Tokiko produktuak erosi, tokiko ekoizleak laguntzeko

Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak adierazi duenez, kontsumitzaileak Euskadiko produktuak erosiz euskal lehen sektoreari laguntzeko gaitasuna du.

Onda Vascan egindako adierazpenetan, Orozek adierazi du maiatzean eta ekainean tenperaturak gora egin izanak nekazaritzari kalte egin ziola eta Arabako zerealen uzta % 40 inguru galdu zela.

Mediterraneoko herrialdeek ekoizpen-galerak izan dituztela ohartarazi ondoren, sailburuordeak azpimarratu du Ukrainaren egoerarekin eta Errusiarekiko merkataritza mugatzearekin batera, horrek guztiak ondorioak eragiten dituela zerealen munduko merkataritzan.

Bestalde, kontsumitzaileak “Euskadiko produktuak erosiz” lehen sektoreari laguntzeko gaitasuna duela adierazi du. “Laguntzeko modua erosketa kontzientea egitea eta Euskadiko produktuak erostea da. Erosketa kontzientea eta ahalik eta lokalena egin behar da; une honetan inoiz baino gehiago “, defendatu du.

Hegaluzearen kosterari dagokionez, Orozek nabarmendu du joan den astera arte 8 milioi kilo hegaluze inguru harrapatu zituztela, eta horietatik % 55 euskal flotak harrapatu dituela.

Joan den urteko harrapaketekiko 15-18 eguneko atzerapenarekin doala adierazi ondoren, batez besteko prezioa iazkoa baino altuagoa dela ziurtatu du, kiloa 4,20 euro lonjan jarrita.