Emigrazioa immigrazioa baino gehiago da Euskadin

2021ean 39.427 immigrazio izan ziren eta 2020an 35.221; datuaren arabera, beraz, % 11,9 igo ziren. Bestalde, emigrazio-kopuruak ere gora egin du, 2020an 30.709 emigrazio izan baitziren eta 2021ean 35.839, eta igoera, beraz, % 16,7koa izan da, migrazio-saldoa 3.588 pertsonakoa izanik, Eustatek landutako datuen arabera. Emigrazioetan izandako igoera horren ondorioz, migrazio-saldoa aurreko urtekoa baino txikiagoa izan da, 924 pertsona gutxiago, nahiz eta immigrazioek gora egin.

Migrazio-saldoak bi aldi ezberdin izan ditu 2021ean: urtarriletik ekainera 2.496 pertsonako saldo negatiboa izan zuen eta urtearen bigarren zatian 6.084 pertsonako saldo positiboa.

Lurraldez lurralde, Bizkaiak 1.465 pertsona gehiago izan zituen, eta kopuru absolutuetan migrazio-saldo altuena izan zuen; Arabak 1.179 pertsonako saldo positiboa izan zuen eta Gipuzkoak 944 pertsonako saldo positiboa. Ehunekoetan, Araban bakarrik egin du gora aurreko urtearekin alderatuta, % 85,7, hain zuzen ere, eta Bizkaian % 12,1 jaitsi da eta Gipuzkoan % 57,3. Hiriburuak kontuan hartuz gero, migrazio-saldoak positiboak dira bai Donostian bai Gasteizen, hain zuzen ere, 665 eta 852 pertsonakoak, hurrenez hurren. Bilbok 35 pertsonako saldo negatiboa du.

Euskal AEren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko mugimenduei dagokienez, 2021ean 573 pertsonako saldo negatiboa izan zen, eta zertxobait leheneratu zen aurreko urteko datuarekin alderatuta, 733 pertsonako saldo negatiboa izan baitzuen. Bestalde, atzerriko herrialdeekiko saldoa positiboa izan zen arren (4.161 pertsona), 2020koa baino baxuagoa izan zen (5.245 pertsona).

Kanpoko edo erkidegoz kanpoko mugikortasun geografikoak 2021ean Euskal AEko 1.000 biztanletik 34,3ri eragin die, hau da, aurreko urtekoa baino 4 puntu handiagoa izan da, baina autonomia-erkidegoetakoa baino 6 puntu txikiagoa; izan ere, 1.000 biztanletik 40,4 mugitu ziren batez beste. Lurraldez lurralde, Araban ‰ 39,3 izan zen, Bizkaian ‰ 33,4 eta Gipuzkoan ‰ 33,5.

Migrazio-saldo positiboa

Euskal AEren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko migrazio-mugimenduak kontuan hartuta, Euskal AEk horietako 6rekin migrazio-saldo positiboa izan zuen, eta gainerako 11kin saldo negatiboa. 2021ean -1.206 pertsonako saldo negatiboak izan ziren eta aurreko urtean saldo negatiboak -2.600 pertsonakoak izan ziren.

Euskal AEko joale gehien erakarri zuten autonomia-erkidegoak hauek izan ziren, eta hurrenkera horretan: Gaztela eta Leon, Madril, Kantabria eta Katalunia. Lau autonomia-erkidego horiek jaso zituzten gure autonomia-erkidegoa beste batzuetara joateko utzi zuten pertsonen % 50.

Autonomia-erkidego horiek izan ziren immigrante gehien ekarri zutenak ere, honako beheranzko hurrenkeran: Madril, Gaztela eta Leon, Kantabria eta Katalunia. Lau autonomia-erkidego horietatik etorri ziren Estatutik iritsitako immigrante guztien % 49.

Andaluzia da saldo positibo altuena ekarri duen autonomia-erkidegoa (281 pertsonakoa), eta Kantabria saldo negatiboena duena, -348 pertsonakoa.

Emigratzaileen batez besteko adina, 37,7 urte, handiagoa izan zen immigratzaileena baino (34,1 urte). 20-39 urte bitarteko pertsonek immigrazioen % 48 egin zituzten, eta emigrazioen % 46.

Sexuari dagokionez, ehunekoak bere horretan mantentzen dira: immigratzaileen % 53 gizonezkoak dira eta % 47 emakumezkoak; eta emigratzaileen kasuan egoera antzekoa da: % 54 gizonezkoak dira eta % 46 emakumezkoak.

Inmigratzaile gehienak atzerritarrak

Atzerriko nazionalitatea duten pertsonen immigrazioak 22.721 izan ziren 2021ean. Haietatik 6.408 beste autonomia-erkidego batzuetatik etorri ziren, batez ere Madriletik, Kataluniatik eta Andaluziatik, eta 16.363 zuzenean atzerritik.

Bestalde, atzerritarren emigrazioak 16.167 izan ziren, guztien % 45, eta % 72 atzerriko herrialderen batera joan ziren. Horrela, atzerritarren saldoa positiboa izan zen: 6.604 pertsona.

Euskal AEko biztanleriaren % 10,5ek bizileku-aldaketaren bat egin zuen 2021ean. Ohiko bizileku-aldaketa horien % 67 autonomia-erkidegoan bertan egin ziren eta gainerakoak autonomia-erkidegotik kanpora.

Euskal AEn ohiko bizileku aldaketak 229.926 izan ziren guztira. Horietatik 99.981 udalerri berean egindako bizileku-aldaketak izan ziren. Autonomia-erkidego barruko mugimendua, hau da, jatorria eta helmuga Euskal AEAko udalerriak dituena, 54.679koa izan zen.

Era berean, kanpoko edo erkidegoz kanpoko immigrazioak, hau da, jatorria autonomia-erkidegotik kanpora duten eta helmuga Euskal AE duten immigrazioak 39.427 izan ziren; horietatik 19.615 atzerritik iritsi ziren. Hori % 15,8ko igoera da 2020ko zifrekin alderatuta.

Azkenik, kanpoko edo erkidegoz kanpoko emigrazioak, hau da, autonomia-erkidegoko udalerri batetik autonomia-erkidegotik kanpora izandako bizileku-aldaketak, 35.839 izan ziren; eta horietatik % 43k (15.454) atzerria izan zuten helmuga.