Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian duen egoitzako kanpoko argiztapena ez da astearte gauetik aurrera piztuko, Aurrezpen eta Eraginkortasun Energetikoari buruzko Lege Dekretua betez.

Foru Aldundiak Europa Pressi jakinarazi dionez, astearte gauetik aurrera ez da piztuko kanpoko argiztapena.

Normalean, udan, argiak iluntzean pizten dira (orain arte 21: 30ean), baina Lege Dekretu berriaren arabera 22: 00etan itzali behar direnez, foru erakundeak ez piztea erabaki du. “Goizago iluntzen hasten denean, gaueko hamarrak baino lehen piztuko dira”, aipatu iturrien arabera.

Egilea Andoni Beitia