Michael O ‘Leary Ryanair Irlandako airelinearen kontseilari delegatuak ostegun honetan adierazi duenez, erregaiaren garestitzeak txartel “oso merkeen” eta “promozio tarifen” garaia amaitzea ekarriko du.

“Ez ditugu berriz ikusiko hainbat urtetan”, ohartarazi zion zuzendariak BBC 4 irrati kateari, konpainiak azken bi hamarkadetan egin duen ibilbide bakoitzeko 1 eta 10 euro arteko prezioari erreferentzia eginez.

O ‘Learyren arabera, Ryanairren batez besteko tarifa 10 euro igoko da datozen bost urteetan, iazko 40 eurotik 2027ko 50 eurora.

“Zalantzarik gabe, urte batzuetan ez ditugu berriro ikusiko gure promozio-eskaintza merkeak, txartelak 1 euroan, 99 zentimoan edo 9,99 euroan”, azpimarratu zuen kostu txikiko sektorean Europan liderra den airelinearen arduradunak.

Aldaketa hori energiaren prezioaren gorakadari egotzi zion arren, herritarren erosteko ahalmenari ere eragiten baitio, bidaiari kopurua egonkor mantenduko delakoan agertu zen.

Testuinguru horretan, O ‘Learyren iritziz, kontsumitzaileak “erruz joango dira” Ryanair edo EasyJet bezalako hegaldi ekonomikoen airelineetara.

“Uste dut jendeak maiz jarraituko duela hegan egiten. Baina prezioei askoz gehiago begiratuko dietela uste dut eta, ondorioz, milioika erabiltzaile (kostu baxuko airelineetara) pasako dira “, azpimarratu zuen O ‘Learyk.

Egilea Andoni Beitia