Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak astearte honetan aurreratu duenez, abuztuaren 23ko Ministroen Kontseiluak Osasun Publikoko Zentro Nazionala lege bidez sortzea onartuko du, eta, horri esker, besteak beste, herrialdea “prestatuago eta babestuago” egongo da etorkizuneko pandemien aurrean.

Sanchezek La Palma uhartera egindako hamargarren bisitan egin du iragarpena, Carolina Darias Osasun ministroarekin batera, eta gogorarazi du hori izan zela nazioaren egoerari buruzko azken eztabaidan hartu zuen konpromisoetako bat, baina, gainera, covid-19aren pandemiak eragindako “betebeharra” dela.

Egilea Andoni Beitia