2022ko uztailean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 31,2 igo dira, eta gaualdiak % 34,8, urte arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Guztira 383.186 sarrera izan dira, zeintzuek 766.020 gaualdi ekarri baitituzte. 2019ko uztailean, COVID-19aren aurretik, zifra horiek txikiagoak izan ziren: 328.080 sarrera eta 692.414 gaualdi.
Sarrera guztien % 49,6 eta gaualdien % 50,3 atzerritarrenak izan dira 2022ko uztailean (2021eko uztailean sarreren % 33,0 eta gaualdien % 31,0 izan ziren), atzerritar jatorriko pertsonen sarrera eta gaualdi kopuruak gora eginda (% 97,2 eta % 118,9, hurrenez hurren). Estatuko pertsonen sarrerak zein gaualdiak, aldiz, pixka bat jaitsi dira urte arteko datuetan: % 1,4 eta % 3,0, hurrenez hurren.
2022ko uztailean hotel-establezimenduetako sarreren % 13,5 Araban, % 45,4 Bizkaian eta % 41,1 Gipuzkoan izan dira. Gaualdiei dagokienez, Araban 91.912 gaualdi zenbatu dira, guztizkoaren % 12,0; Bizkaian 336.969 gaualdi, guztizkoaren % 44,0; eta Gipuzkoan 337.139 gaualdi, Euskal AE osoan erregistratutakoen % 44,0 halaber.
Aurreko urteko hil beraren aldean, hiru lurraldeetan gehitu dira nabarmen sarrerak eta gaualdiak. Sarrera kopuruari dagokionez, Bizkaiak % 41,3ko urte arteko hazkundea izan du, Gipuzkoak % 25,4koa eta Arabak % 19,1ekoa. Gaualdiei dagokienez, urte arteko aldakuntzak % 41,9koa izan dira Bizkaian, % 32,2koa Gipuzkoan eta % 20,9koa Araban.
Hiriburuetan, urte batetik bestera, sarreren kopurua % 47,5 igo da Bilbon, % 27,9 Gasteizen eta % 22,8 Donostian. Antzera, gaualdiek gora egin dute Bilbon (% 47,3), Donostian (% 35,8) eta Gasteizen (% 32,5).
Batez besteko egonaldia, 2,00 egunekoa
2022ko uztaileko batez besteko egonaldia 2,00 egunekoa izan da Euskal AEn, 2021eko hil berekoa baino handiagoa, orduan 1,95 egunekoa izan baitzen.
2022ko uztaileko okupazio-mailak % 72,0ra iritsi dira Euskal AE osoan, plazaka neurtuta, eta % 80,8ra logelaka neurtuta. 2021eko uztailaren ondoan, igoerak ehuneko 14,4 eta 17,3 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, ADRren bidez neurtua (eguneko batez besteko tarifa), 118,30 eurokoa izan da Euskal AEn 2022ko uztailean; hau da, % 26,7ko igoera izan da aurreko urteko uztailaren aldean. ADR 150,22 eurokoa izan da Gipuzkoan, 97,29 eurokoa Bizkaian eta 83,74 eurokoa Araban. Hiriburuen arabera, aldeak handiagoak dira; izan ere, ADR 193,86 eurotan kokatu da Donostian, 107,15 eurotan Bilbon eta, azkenik, 70,50 eurotan Gasteizen.
RevPar (gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak) 95,53 eurokoa izan da Euskal AEn 2022ko uztailean, aurreko urteko hilabete berean baino % 61,0 gehiago.