Nafarroako Txikizkako Merkataritzaren Indizeak, balio konstanteetan, % 5,5eko jaitsiera izan du uztailean. Urtaroen eta egutegiaren eraginak zuzenduta, jaitsiera % 2,9koa da. Urteko uztailera arteko beherapen metatua % 0,7koa izan da, Nafarroako Estatistika Institutuaren datuen arabera.

Bestalde, Estatu osoko indizeak % -3,3ko urteko aldakuntza erakusten du, eta urtaro- eta egutegi-eraginak zuzenduta, % -0,5ekoa da. Metatutako igoera % 0,3koa izango dela kalkulatu da. Foru Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreko enpleguak urte arteko % 1,9ko hazkundea izan du uztailean, urteko tasa metatua (urtarrila-uztaila) baino lau hamarren txikiagoa.

Estatu osoan % 2,4ko igoera izan da 2021eko hil beraren aldean, urteko lehen zazpi hilabeteetan lortutako tasa baino hamarren bat gutxiago.