Nafarroako Volkswagenek Landabenen duen lantegiak ekoizpena geldituko du datorren astean; zehazki, irailaren 5ean, astelehenean, eta hilaren 9an, ostiralean, , piezarik ez dagoelako.

Enpresa-batzordeak jakinarazi dutenez, datorren asteko bi egun horietan jarduera ixtea “erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun-egoerak” eragindako pieza faltaren ondorio da.

Aurreikusitakoaren arabera, asteko beste hiru egunetako hiru txandetan lan egingo da: asteartean, 6an, asteazkenean, 7an eta ostegunean, hilaren 8an. Ixteko bi egunak aldi baterako lan-erregulazioko espedientetzat hartuko dira.

Sektore osoaren arazoa

Automobilgintzaren sektorea erdi-eroaleen gabezia pairatzen ari da. Horrela, joan den astelehenean, Opelek Figueruelasen (Zaragoza) duen fabrikak aste honetan jarduera bertan behera utziko zuela iragarri zuen, behar adina txip ez edukitzeagatik.

Egilea Admin