Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera, prezio korronteetan, 2022ko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko berean baino % 8,4 handiagoa izan da, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaroen araberako ondorioak zuzendu ondoren, jarduerak % 0,3 egin du behera prezio korronteetan.

Hiruhileko honetako prezio korronteen urte arteko hazkundea Eraikingintza azpisektorearen (% 6,3 igo da urte arteko datuetan) eta, bereziki, Obra Zibila azpisektorearen (% 22,6 igo da bigarren hiruhileko honetan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean) portaerek eragin dute.

2022ko bigarren hiruhileko honetako sektorearen jarduera aurreko hiruhilekokoarekin alderatuz gero —urtaroen eragina zuzenduta—, indizea % 0,3 jaitsi da balio nominaletan. Eraikingintzak hiruhileko arteko % 0,1eko bilakaera positiboa izan du; Obra Zibilak, berriz, % 2,8 egin du behera, aurreko hiruhilekoaren aldean.

2022ko bigarren hiruhilekoko landunen indizea, aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,5 igo ondoren, 2021eko bigarren hiruhilekoan ikusitakoa baino % 1,8 handiagoa izan da.

Eraikuntza sektorearen jarduera nominalak % 8,2 egin du gora 2022ko lehen seihilekoko metatuan, Obra zibila nabarmen haziz (% 25,6); Eraikingintzan hazkundea neurritsuagoa izan da (% 5,9).

Langile okupatuen indizeak % 2,1 egin du gora.

Egilea Andoni Beitia