Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 5,2 jaitsi dira 2022ko uztailean, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.

2022ko ekainaren aldean, prezio konstanteetako salmenten bilakaera ere negatiboa izan da, % 1,5eko jaitsierarekin urtaro-eraginik gabeko terminoetan.

Sektoreka eskuratutako indizeak aurreko hilabetekoekin alderatuta, prezio konstanteen atzerakada bai elikaduran (% 1,2) bai gainerako produktuetan (% 2,0) gertatu da.

Urte arteko terminoetan, 2022ko uztaila eta 2021eko uztaila alderatuta, prezio konstanteetako salmenten bilakaera ere negatiboa izan da bi sektoreetan: % 6,8 gutxiago elikaduran eta % 2,2 gutxiago gainerako produktuetan.

Lurralde historikoka, 2022ko uztailean, aurreko urtearekin alderatuta, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 6,4 jaitsi dira Araban, % 5,1 Gipuzkoan eta, azkenik, % 4,8 Bizkaian.

2022ko lehen zazpi hilabeteetan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizearen atzerakada % 1,7koa izan da. Jaitsiera hori elikaduran metatutako salmenten % 5,7ko jaitsierak eragin du, uztailera arte metatutako salmentak % 7,1 igo baitira gainerako produktuetan.

Aurten orain arte izan den aldakuntza metatua negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan: Gipuzkoan % 3,5, Araban % 3,2 eta, azkenik, Bizkaian % 0,2.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako landunen kopurua % 0,2 hazi da 2021eko uztailaren aldean. Hilabete arteko datuei dagokienez, langileen indizeak % 0,5 egin du gora.

Egilea Andoni Beitia