Merkataritza sektoreak –bertan sartzen dira Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa– % 4,9 areagotu ditu salmentak 2022ko bigarren hiruhilekoan, urte arteko terminoetan, prezio finkoetan eta egutegiko ondorioak atera ondoren, Eustatek dituen datuen arabera.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, urtaroen araberako ondorioak alde batera utzita, 2022ko bigarren hiruhilekoan salmentek % 0,7 egin dute gora.
Merkataritzan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da Handizkako Merkataritzan eta Txikizkako Merkataritzan, % 7,8ko eta % 4,2ko hazkuntza izan baitute, hurrenez hurren, termino finkoetan. Motordun ibilgailuen salmentan eta konponketan, salmentak 2021eko bigarren hiruhilekoan baino % 9,7 baxuagoak izan dira.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmenten hazkuntza % 1,5ekoa izan da Handizkako Merkataritzan, eta % 0,8koa Txikizkako Merkataritzan. Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa sektorean, berriz, salmentek % 5,9 egin dute behera, hiruhilekoen arteko terminoetan.
Lurralde historikoen arabera, 2022ko bigarren hiruhilekoan, Merkataritzaren sektorean, Bizkaian, % 7,3 egin dute gora salmentek prezio finkoetan, urte arteko terminoetan, % 2,9 Araban eta % 2,1 Gipuzkoan.
2022ko lehen hiruhilekoari dagokionez, Bizkaian salmentek % 1,6 egin dute gora hiruhilekoen arteko terminoetan eta % 0,1 Araban; Gipuzkoan, salmentek % 0,3 egin dute behera.
Euskal AEko Merkataritzan lanean ari direnen indizeak % 1,3 egin du gora 2022ko bigarren hiruhilekoan, 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2022ko lehen hiruhilekoari dagokionez, enpleguari egonkor eutsi zaio.