Mondragon Unibertsitateak (MU) enpresa arloan patenteak espezializatzeko ikastaroa eskainiko du aurten ere, hamargarren edizioa betetzen ari baita. Iraila eta azaroa bitartean egingo da Arrasateko egoitzan, zortzi saiotan, eta izen-emateak irailaren 16ra arte egongo dira zabalik. Plazak 20 lagunentzat mugatuta daude.

Ikastaroak prestakuntza bat eskaini nahi du, enpresa-arloan jarraibideak eta irizpideak finkatzen lagunduko duena, patenteen politika finkatzeko funtsezko hiru zutabeei dagokienez: patenteak informazio-iturri gisa erabiltzea, arau-hausteen arriskuen prebentzioa eta garapen propioen babesa, bai eta patente-zorroaren kudeaketa aktiboa eta ustiapena ere.

Mintegiaren helburua da bertaratuak gaitzea garapen propioak babesteko aukerak antzeman eta aprobetxa ditzaten, estrategia bat defini dezaten, kanpoko aholkulariekin elkarrizketa hobetzeko irizpideak eskura ditzaten, enpresan patenteen arloko kultura sor dezaten edo patenteen arloko egoera gatazkatsuak kudea ditzaten.

Negozio, berrikuntza eta I+G+b arloetako zuzendariei zuzenduta dago, beren antolaketan patenteen kudeaketaren arloan erantzukizunak eskuratu dituzten edo hartuko dituzten pertsonei, eta, oro har, negozio-ikuspegitik patenteak nola erabil daitezkeen ulertu behar duten guztiei.

Lehenengo ikastaroa irailaren 23an egingo da eta azkena azaroaren 11n. Zuzendaritza- eta koordinazio-taldeak 3 orduko tutoretza pertsonalizatua egitea (aukerakoa).

Egilea Andoni Beitia