Repsol petrolio eta gas sektorean inbertitzaileekin harreman onena duen Europako konpainia izendatu du ‘Institutional Investor’ aldizkari espezializatuak.

Multienergetika izan da enpresaren sektore espezifikoan ebaluatutako zortzi kategorietatik seitan ondoen kokatu dena.

Banakako sariei dagokienez, aldizkariak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua aukeratu du CEO onena izateko; Antonio Lorenzo, konpainiako zuzendari nagusi ekonomiko eta finantzarioa, CFO onena izendatu dute, eta Pablo Bannatyne, berriz, ‘Inbertitzaileekin harremanetan dagoen profesional onena’.

Bestalde, Repsolek lehen postua lortu du ‘Inbertitzaileekiko harreman talderik onena’, ‘Inbertitzaileekiko harreman programarik onena’ eta ‘Administrazio-kontseilurik onena’ kategorietan.

Era berean, sektoreko bigarren postuan geratu da ‘ESG Onena’ –ingurumen, gizarte eta gobernantza irizpideei dagokienez– eta ‘Analyst/Investors Event’ kategorietan.

Rankinga egiteko, ‘Institucional Investor’ ek eroslearen aldeko analisten eta saltzailearen ikuspuntutik eskualdea estaltzen duten baloreen eta finantza-erakundeen sinaduretan dauden kudeatzaile eta ikertzaileen iritziak biltzen ditu.

Horrela, argitalpen espezializatuak egindako rankingaren metodologiaren arabera, lortutako emaitzek finantza-zerbitzuetako 632 enpresatan lan egiten duten inbertsioko 1.380 profesionalen iritziak islatzen dituzte.

Avatar

Egilea Andoni Beitia