Philip Lane Europako Banku Zentraleko (EBZ) ekonomialari buruak beharrezkotzat jo ditu euroguneko interes-tasen igoera gehiago inflazioaren gorakada geldiarazteko.

Diru-merkatuko harremanetarako taldearen bileran, joan den asteko interes-tasen igoera handia defendatu zuen Lanek, inflazio handiagatik.

EBZk joan den ostegunean oinarrizko 75 puntutan igo zituen interes-tasak, % 1,25eraino, eta hurrengo bileretan gehiago igoko dituela esan zuen.

Lanek esan zuen EBZko Gobernu Kontseiluak beharrezkotzat jotzen duela “hurrengo bileretan interes-tasak igotzen jarraitzea”, eskaria murrizteko.

Interes-tasei buruzko etorkizuneko erabakiak datu ekonomikoen araberakoak izango dira, eta bilera bakoitzean hartuko dira.

“Interes-tasak gehiago igotzea espero dugu, inflazioa gehiegi igotzen delako eta ziur asko gure helburuaren gainetik egongo delako denbora luzez”, gaineratu du Lanek.

Avatar

Egilea Andoni Beitia