Gipuzkoako Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatu José Ignacio Asensiok “albiste positibotzat” jo du Norvegiako Statkraft enpresaren proiektua, Gipuzkoako hainbat udalerri hartuko lituzkeen parke eoliko bat eraikitzea aurreikusten baitu, eta azpimarratu du “energia-bideak eta -trantsizioak energia berriztagarrien eskutik” joan behar dutela.
Asensiok Azpeitia, Errezil eta Zestoa artean kokatuko litzatekeen proiektuari buruz kazetariek egindako galderei erantzunez adierazi duenez, “Xehetasun handirik jakin gabe, 90 milioi baino gehiagoko inbertsioaz, bi parke garrantzitsuez eta ingurumena babesteko aldez aurreko prestasunaz ari gara”.
Ildo horretan, Ingurumeneko foru arduradunak berretsi du “berriztagarriei oso bultzada garrantzitsua” eman behar zaiela, “Energia-bideak eta -trantsizioak energia berriztagarrien eskutik joan behar dutelako”.