Irailean, urrian, azaroan eta abenduan berrikuntzari buruzko ezagutza eta gaitasun berriak eskura ditzakezu. Eman izena Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ikastaro eta tailer praktiko berrietako batean, eta eraldatu zure enpresa.
Aukeratu gehien interesatzen zaizun gaia (berrikuntza-metodologiak; RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko euskal estrategiaren aukerak; I+G+Bren balorizazioa, kudeaketa eta ustiapena; edo I+G+B proiektuetarako Europako finantzaketarako sarbidea), hautatu zure maila eta hobetu zure enpresaren emaitzak.
Ikastaro eta tailer guztiak doakoak dira, eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak diseinatu ditu, beren gaietan adituak diren erakundeekin batera. Izen-emateak zabalik daude www.innobasque.eus webgunean.