Enplegu Zerbitzu Publikoetan izena emanda dauden langabeen kopurua 6.035 pertsonatan jaitsi da Euskadin azaroan. Aurreko hilabetearekin alderatuta. % 4,36 jaitsiera erregistratu da, eta Estatuko beherakada handiena izan da.

Horrenbestez, 132.436 langabe daude EAEn, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak jakitera eman dituen datuen arabera. 2019ko azaroarekin alderatuta, langabeziak %16,40an gora egin du Euskadin, 18.659 pertsonatan.

Estatu osoan, langabeziak % 0,66ko gorakada izan du, urriko datuekin alderatuta. Beherakada izan da Euskadin, Gaztela-Mantxan eta Madrilen, eta gora egin du gainerako erkidegoetan. Urtetik urterako datuetan, berriz, % 20,40 egin du gora langabeziak, Melillan izan ezik.

959.181 Gizarte Segurantzako afiliatuak

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, Euskadik 959.181 afiliatu izan ditu batez beste azaroan, hau da, urrian baino 825 gehiago (+% 0,99), baina 2019ko azaroan baino 20.729 gutxiago (-% 2,16).  Bizkaian eta Gipuzkoan urrian baino afiliatu gehiago erregistratu dituzte, Bizkaian 1.261 gehiago eta Gipuzkoan 93 langile gehiago. Arabak, aldiz, 529 kotizatzaile gutxiago zenbatu ditu.

2019ko datuak oinarri hartuta, 4.611 afiliatu gutxiago daude Araban, 6.747 gutxiago Gipuzkoan eta 9.371 gutxiago Bizkaian.

Egilea Admin