Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 1,0 egin dute behera 2022ko abuztuan, aurreko hilaren aldean. Abuztuko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena, % 21,3koa izan da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen, 2022ko abuztuan, sektore hauek izan dituztela hazkunderik handienak: Erauzketa-industriak (% 1,5), Industria kimikoa (% 1,0) eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 0,7). Prezioetako hil arteko jaitsierarik handienak, aldiz, honako sektore hauek izan dituzte: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 5,4 behera), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,1 behera) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (% 1,0ko jaitsiera).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2022ko uztailaren aldean prezioek izan dituzten aldakuntza guztiak negatiboak izan dira, Ekipo-ondasunetan izan ezik, horietan % 0,2ko igoera izan baita. Energiaren prezioak % 3,0 jaitsi dira, Bitarteko ondasunenak % 0,6, eta Kontsumo-ondasunenak % 0,2 orotara, ezen Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 0,2 jaitsi dira, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrak berean mantendu (% 0,0).

Urte arteko terminoetan, 2022ko abuztuan 2021eko abuztuaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako adar hauetan izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 57,4ko igoera), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 43,3ko igoera) eta Industria kimikoa (% 29,8ko igoera). Prezioetan igoera txikiena izan duten sektoreak hauek izan dira: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,3 gora) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 2,8).

Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da guztietan: Energiaren prezioak % 51,2 igo dira, Bitarteko ondasunenak % 17,3 eta Ekipo-ondasunenak % 5,0. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 10,4ko hazkundea izan dute, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 11,5 igo direlako, eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak % 3,9.

Egilea Andoni Beitia