Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,2 igo da 2022ko abuztuan, aurreko hilaren aldean. Aurreko urteko hil beraren aldean, kostuak % 10,4 igo dira.

Etxegintzako kostuak % 0,2 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, egonkor mantendu dira. 2021eko abuztuarekin alderatuta, prezioak % 13,7 igo dira Obra Zibilean eta % 9,6 Etxegintzan.

Aurreko hilaren, 2022ko uztailaren, aldean, lehengaien kostuak % 0,2 igo dira, eta eskulanaren kostua egonkor mantendu da (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 11,8 igo da, eta eskulanarena % 5,8.

Etxegintzaren sektorean lehengaien kostua % 0,3 igo da hil artean, eta Obra Zibilarenean egonkor mantendu da. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 10,8 hazi dira, eta Obra Zibilekoak % 16,1.

Eraikuntzaren sektoreak kontsumituriko lehengaien prezioetan, 2022ko abuztuan, 2021eko abuztuaren aldean, igoerarik handienak sektore hauetan gertatu dira: Petrolioa fintzea (% 57,4), Energia elektrikoa eta gasa (% 43,3) eta Industria kimikoa (% 29,8). Lehengaien prezioetan igoera neurrizkoenak izan dituzten sektoreak, aldiz, honako hauek izan dira: Makineriaren fabrikazioa (% 4,0ko igoera) eta Altzarien fabrikazioa (% 4,4ko igoera).

Egilea Andoni Beitia