Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi duenez, zenbait autonomia-erkidegoren “zergen beherapen konpultsiboen” aurrean, Gipuzkoak “zuhurtziaren bidea” hartzen du. Gainera, defendatu du fiskalitateak Gipuzkoako “sare ekonomikoaren lehiakortasuna sustatu” behar duela eta lurraldeko “zerbitzu publikoak emateko finantza-nahikotasuna eskaini” behar duela.

Asteazken honetan Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, Olanok ahaldun nagusi gisa egin duen azkenekoan, Lurraldeak “ongizatea babesteko eta herritarren etorkizuna bermatzeko lankidetzaren bidez ezarri duen ibilbide-orri sendoa” aldarrikatu du.

Ildo horretan, Etorkizuna Eraikiz foru-kudeaketako programari esker, Gipuzkoa “prest” dagoela adierazi du, “Zailtasun ekonomikoz eta ziurgabetasunez betetako testuinguru batean”, eta “egungo erronkei eta eraldaketei aurre egiteko tresna eraginkorrak” dituela.

“Lurralde aitzindaria gara elkarlanetik gure gizarteak behar duen eraldaketa ekonomiko, sozial eta berdeari heltzeko orduan”, azpimarratu du.

Gainera, egungo testuinguruan, “Garai zailak bizitzen ari diren pertsonak eta gure lurraldera bizimodu duin baten bila etorri diren pertsonak lehentasuna” dira Foru Gobernuarentzat.

Markel Olanok Foru Aldundiek “jarduera ekonomikoa babesteko” erabil dezaketen fiskalitateaz hitz egin du. “Horren erakusgarri da azken hilabeteetan Aldundiak, gainerako euskal erakundeekin batera, enplegua babesteko eta etorkizuneko apustuak indartzeko neurriak hartu izana”, adierazi du.

Hori dela eta, hainbat autonomia-erkidegoren “zergen beherapen konpultsiboen” aurrean, Gipuakoan “zuhurtziaren bidea” hartu dela azaldu du.

Gainera, gogorarazi du fiskalitateak “gure sare ekonomikoaren lehiakortasuna sustatzeko” eta “gure erakundeen zerbitzu publikoak emateko finantza-nahikotasuna eskaintzeko” balio behar duela.

Bestalde, Olanoren ustez, “Inoiz baino beharrezkoagoa da desberdintasun sozialen gorakadari aurre egitea, hau da, herritar guztiak babestea, lana bermatzea eta etorkizuna eskaintzea”. Gainera, gizarte-kohesioa “korronte populistei eta xenofoboei aurre egiteko modurik eraginkorrena” dela defendatu du.

Lurraldea babesteko sistema indartzea

“Gipuzkoan eta Euskadin ez ditugu Putin, Meloni, Maduro, Trump edo Abascal nahi”, ohartarazi du Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta “lurraldea babesteko sistema indartzea eta horrelako korronte ideologikoen aurrean kohesio soziala bermatzea ezinbestekotzat” jo du.

Era berean, Gipuzkoa trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren esparruan egiten ari den “urrats sendoak” nabarmendu ditu Olanok, bereziki “ekonomia zirkularraren, energia berriztagarrien hedapenaren eta komunitate energetikoen bidez”.

Hala ere, haren ustez, “Beste jauzi bat” egin behar da ildo horretan. Horregatik, Euskadik energia- eta klima-trantsizioan ezarritako “ibilbide-orri argian” laguntzen jarraitzeko asmoa agertu du.

“Gaiaren garrantzia ikusita, espero dugu Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak gai izatea herri itun sendo eta errealista bat adosteko”, iradoki du Olanok. Era berean, Foru Gobernuak “modernizazioan eta digitalizazioan” egindako “ahalegina” nabarmendu du, bereziki, bide azpiegiturei dagokienez.

Ahaldun nagusiak, halaber, euskararen indarberritzea aipatu du, eta hizkuntza politiken helburu gisa euskara kolektibo guztiei “hurbiltzea” ezarri du, hala nola atzerritik etorritako pertsonei.

Euskararen inguruan “adostasuna” mantentzearen aldeko apustua egin du Olanok, “Era berean

Egilea Andoni Beitia