La Tribuna de Automoción hedabideak aurreratu duenez, Emilio Titos Gasteizko fabrikako zuzendariak astelehenean agintari guztiekin egindako bileran baieztatu zuen Alemaniak VAN.EA (Van Electric Architecture) plataforma elektrikoaren industrializazioa esleitu diola Gasteizi.

Hedabide berak azpimarratzen duenez, iragarkia ez da ofizial egingo Alemaniako lantegietako ibilgailuen esleipenak ebatzi arte, baina oraindik ez da egin. Arabako hiriburuan furgoneta berria fabrikatzeko iragarpena eta lantegian 1.200 milioi euroko inbertsioa urrian zehar egitea espero da.

Gasteizen 2025etik aurrera ekoitziko den zero isuriko eredu berria premium monobolumen elektriko bat izango da, “Vito eta V klasekoekin batera mihiztatuko dena, gutxienez bost urtez, Mercedesek automobil-pare horren bizitza ahalik eta gehien luzatzea erabaki baitzuen, hasiera batean 2024rako bizi-zikloaren amaiera finkatuta baitzuten”, adierazi du La Tribuna de Automoción-ek.

Egilea Andoni Beitia