Eustaten datuen arabera, eta aurreko urteko hil beraren aldean, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,7 igo dira 2022ko abuztuan, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.

2022ko uztailarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmenten bilakaera ere positiboa izan da, % 2,3ko igoerarekin urtaro-eraginik gabeko terminoetan.

Sektoreen arabera lortutako indizeak aurreko hilabetekoekin alderatuta, prezio konstanteetako igoera elikaduran zein gainerako produktuetan gertatu da, % 2,0ko eta % 3,1eko igoerekin, hurrenez hurren.

Urte arteko terminoetan, 2022ko abuztuan, 2021eko abuztuarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmenten bilakaera negatiboa izan da elikaduran, % 0,1 txikiagoa. Gainerako produktuen salmentek, ordea, bilakaera positiboa izan dute, aurreko urteko abuztuan baino % 5,0 gehiago.

Lurraldeen arabera, 2022ko abuztuan azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek gora egin dute hiru lurraldeetan, urte arteko terminoetan. Gipuzkoan % 2,4 igo dira, Araban % 1,7 eta Bizkaian % 1,2. 2022ko uztailarekin alderatuta, salmentak ere igo egin dira hiru lurraldeetan: Araban % 3,1 eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 2,2.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langileen kopurua % 1,9 igo da 2021eko abuztuaren aldean. Hilabete artean, langileen indizea % 0,3 igo da.

2022ko lehen zortzi hilabeteetako multzoan, Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizeak % 1,3 egin du behera. Jaitsiera hori elikagaietan metatutako salmenten % 5,1eko jaitsierak eragin du, zeren abuztura arte metatutako salmentak % 6,8 igo baitira gainerako produktuetan.

Aurtengo aldakuntza metatua negatiboa da hiru lurraldeetan: Gipuzkoan eta Araban % 2,7koa da, eta Bizkaian % 0,1ekoa.

Azkenik, sektoreko landunen indizeak % 2,0ko hazkunde metatua izan du urteko lehenengo zortzi hilabeteetan.

Egilea Andoni Beitia