Lanbidek informazioa eskatuko die 10.000 euskal enpresari, haien enplegu-beharrak ezagutzeko eta, ondorioz, prestakuntza-politikak diseinatu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak jakinarazi duenez, Lanbidek enpresa horiei galdetuko die zer zailtasun dituzten beren lanpostuak betetzeko, lanbide-profil egokirik ez dutelako.

Inkesta horren bidez, Euskal Enplegu Zerbitzuak enpresak enpleguko eta prestakuntzako politiken eta programen diseinuan eta garapenean inplikatu nahi ditu.

Egilea Andoni Beitia