Berriki akziodunak aldatu ondoren, ITP Aerok zuzendaritza-taldea indartu du, bere hazkunde-ibilbidea eta industria- eta teknologia-gaitasunen hedapena are gehiago bizkortzeko, industria aeroespazialaren eta defentsa-industriaren lider global gisa posizio sendoagoa lortze aldera.

Rolls-Royceren akzioen gehiengoa Bain Capital funtsari saldu ondoren, ITP Aeroko Administrazio Kontseiluaren buru Juan María Nin izan da. Deustuko Unibertsitateko abokatu-ekonomialaria eta London School of Economics-eko Zuzenbide eta Zientzia Politikoetako Masterra da, eta esperientzia handia du enpresa-kudeaketan. La Caixako presidenteorde eta CEO izan da, Sabadell bankuko CEO, Santander bankuko zuzendari nagusia eta hainbat enpresatako kontseilaria.

ITP Aeroko Administrazio Kontseiluko kideen artean daude: Ivano Sessa, Tobias Weidner, Davide Vidotto, Enrique Hernández Vitón eta Javier Ortigosa Salvador, Bain Capitalen ordezkari gisa; Miguel Francisco Azorín Aguirre, JB Capital Marketsekoa, eta Carlos Alzola, ITP Aeroko CEO. Alzola ITP Aeroko kontseilari delegatua da 2019tik, eta konpainiaren buru izan da urte batzuetan, industrian covid krisiak eta konpainiaren salmenta prozesuak markatuta. Espainiako Gobernuak presentzia zuzena izango du Administrazio Kontseiluan, Defentsa Ministerioko ordezkari baten bitartez.

Gainera, Javier Lázaro ITP Aeron sartuko da datorren urriaren 3tik aurrera, CFO berri eta Batzorde Betearazleko kide gisa, Carlos Alzolarekin estuki lan eginez konpainiaren plan estrategikoak eta hazkunde-planak gauzatzen direla ziurtatzeko.

Avatar

Egilea Andoni Beitia