2022ko bigarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,7 egin dute behera, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. Aldiz, alderaketa aurreko urteko hiruhileko berarekin egiten badugu, 2021eko bigarrenarekin alegia, % 11,4ko igoera izan da.

Inportazioen prezioek neurritsu egin dute gora, % 0,8, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 21,1 egin dute gora 2021eko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Esportazioetan, % 0,3ko aldakuntza positibo txikia izan da produktu energetikoen prezioetan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; hala ere, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, hazkundea % 24,4ra iritsi da. Produktu ez-energetikoen portaera apur bat negatiboa da hiruhileko arteko konparazioan (-% 0,3) eta positiboa aurreko urtearen aldean (% 10,7).

Inportazioen kasuan, produktu energetikoen prezioen indizea % 8,8 hazi zen hiruhileko arteko tasan, eta ez-energetikoena, berriz, % 2,7 jaitsi zen. Urte arteko ikuspegitik, produktu energetikoen joera areagotu egin da, tasa % 53,4 baita; produktu ez-energetikoek ere igoera nabarmena izan dute, % 12,8koa.

Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, igo egin dira Kontsumo-ondasunen esportazioen prezioak (% 0,9) eta Kapital-ondasunen esportazioenak (% 0,5), baina jaitsi egin dira Bitarteko ondasunen esportazioen prezioak (-% 1,2), hori dena 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Azken urteko bilakaerari erreparatuta (2022ko bigarren hiruhilekoa 2021eko bigarren hiruhilekoaren aldean), kategoria guztietan izan dira igoerak: Kontsumo-ondasunen prezioak % 8,4 hazi dira, eta % 12,3 igo dira bai Kapital-ondasunen prezioak, bai Bitarteko ondasunenak.

Bitarteko ondasunen prezioak, gora

Inportazioen analisiak erakusten du ezen Bitarteko ondasunen prezioak igo egin direla, hala hiruhileko artean (% 0,8) nola urte artean ere (% 23,4), Kapital-ondasunenak bezala (% 4,3 eta % 6,1, hurrenez hurren). Kontsumo-ondasunen kasuan, prezioek % 2,8 egin dute behera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, baina % 7,8 egin dute gora aurreko urtearekin alderatuta.

Esportazioek xede dituzten eremu geografikoak kontuan hartuta, prezioek, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, beherakada txikiak izan dituzte eremu guztietan; nabarmenenak Munduko gainerakoan (-% 1,7) eta EB-28an (-% 1,2) izan dira. 2021eko bigarren hiruhilekoarekiko bilakaera kontrakoa da; prezioek gora egin dute eremu guztietan: Munduko gainerakoan % 11,4 igo dira, ELGAn berdin, Eurogunean % 9,6 eta EB-28n % 9,7.

Inportazioak aztertuta eta 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, prezio-igoerak atzematen dira eremu guztietan, ELGAtik datozenetan izan ezik, zeinetan % 1,1 jaitsi baitira; horrela, prezioak % 5,0 igo dira Munduko gainerakoan, % 3,0 Eurogunean eta % 1,3 EB-28an. 2021eko bigarren hiruhilekoko inportazioen prezioekiko, igoera handiak izan dira eremu geografiko guztietan, eta nabarmentzekoak dira Munduko gainerakoan izanikoa (% 41,0); bestalde, Eurogunean % 14,6 hazi dira, % 13,1 ELGAn eta % 12,5 EB-28an.

Egilea Andoni Beitia