Twitterreko akzioek % 12 inguru egin dute gora burtsan astearte honetan, Elon Musk enpresariak hasieran adostutako baldintzetan enpresa bereganatzea onartu dezakeela jakinarazi ostean.

SpaceX eta Teslaren sortzaile eta jabeak gutun bat bidali dio Twitterreko administrazio-kontseiluari, enpresa akzioko 54,2 dolarren prezioan erostea onartuz, hau da, ia 44.000 milioi dolar (eurotan antzeko zifra).

Musk azken hilabeteetan erosketa akordioari amaiera ematen saiatu zen, Twitter kontu faltsuei buruzko informazioari dagokionez gardena izan ez zela argudiatuz. Uztailean, eskaintzak indarrean jarraitzen zuen arren, akzioaren kotizazioa 32,7 dolarreraino jaitsi zen.

Twitter eta Elon Musk epaiketan izango ziren urriaren 17an. Dirudunak espero zuen epaileak salbuetsiko zuela hitzemandako erosketa formalizatzetik.

Sare sozialaren akzioak 49,99 dolarretan kokatu dira, asteleheneko itxieran baino % 17,5 gehiago. Hala ere, maximo horretara iritsi ondoren, apur bat jaitsi da 47,93 dolarreraino (+%12,67).

Egilea Andoni Beitia