Europako proiektu berri batek teknologia berritzaileak garatzea izango du helburu, material konposatu konplexuen hondakinak berreskuratu ahal izateko. RECREATE (Recycling Technologies for Circular Reuse and Remanufacturing of Fiber-Reinforced Composite Materials), non Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den Gaiker euskal zentro teknologikoak parte hartzen duen.

Horrelako hondakinak birziklatzea, batez ere karbono- eta beira-zuntzez indartutako konposatuak birziklatzea, prozesu konplexua da, eta funtsezkoa da material horiek ekonomikoki jasangarriagoak eta errentagarriagoak izatea. Horrela, RECREATEk material konposatu konplexuen hondakinen potentziala bizitza baliagarriaren amaieran ustiatzera bideratutako teknologia berritzaileen multzo bat garatzea bilatuko du.

«Material konposatu arinen merkatuak urteko % 7,5eko hazkundearen aurreikuspena du. Egunetik egunera zuntzezko materialen (batez ere karbonozkoak) eskaera handiagoa dago automobilgintzan edo garraioan. Hala eta guztiz ere, legediek pixkanaka material konposatu horien hondakinak eta isurketak debekatzen ari dira, Gaikerretik azaldu dutenez.

Datozen lau urteetan, euskal etxeak konposite-osagai handiak berrfabrikatzeko eta berrerabiltzeko teknologia berri baten garapenean eta integrazioan lan egingo du. EoL (End of Life) konposite-pieza handiak birsortzeko berrerabilpen-estrategiak garatu eta baliozkotuko dira, aintzatespen adimendunean eta Adimen Artifizialak (IA) lagundutako sistemetan oinarritutako konposite multimaterial konplexuak barne.

Gaiker konposite-osagi handietaz arduratuko da

Politecnico di Milanok koordinatzen du proiektua, eta honako hauek ere parte hartzen dute bertan: Tampere University, Fraunhofer, Icam Ouest, University of Patras, Centre National de la Recherche Scientifique, Invent, Iris Technology Solutions, Cobat Compositi, Rescoll, Res-even, Benasedo, Gbon Cleeelli Scients, Scient.Media, Gibon Cleanup.

Partzuergoaren barruan, Gaiker arduratuko da konposite-osagai handiak berrfabrikatzeko eta berrerabiltzeko teknologia berri bat garatzeaz eta integratzeaz. «Teknologia berri honen garapena geometria lauko piezetan geometria sinplea duten poliesterrezko material konposatuzko pieza handien birmoldaketan oinarrituko da, materialaren deformazio handieneko puntuan presioa eta tenperatura doituz, degradazio termikorik gabeko hondar-tentsio gehienak askatzeko», azaldu dute.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G sustatzen du tresna, aktibo, laguntza, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko helburuarekin. Kontsultatu I+Grako laguntza-programak, hala nola Elkartek, Emaitek edo Hazitek.

Egilea Andoni Beitia