Nanokide Therapeutics saritu dute I+G+Bko Enpresen kategorian 2022ko Kantauriar Sari Bikainen VII. edizioan. Sari hori El Suplemento-k ematen du. Argitalpen grafiko horrek urtero baloratzen du Kantauri isurialdean egoitza duten enpresen lana hainbat arlotan: Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Euskadin eta Nafarroan.

Nanokide Therapeutics Euskal Herriko Unibertsitateko ‘Signaling Lab’ ikerketa taldetik sortu zen, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Biologia Zelular eta Histologia Sailetik.

Startupak ZITEKen du egoitza, Bizkaiko Campuseko enpresa-mintegian, eta tumoreen aurkako botikak garatzen ditu. Horretarako, plataforma nanoteknologiko propioa eta RNA mezularia eta mikroRNA teknologia konbinatzen ditu. Talde sustatzailea Iker Badiola irakasleak eta Maitane Duarte ikertzaileak osatzen dute.

Egilea Andoni Beitia