2017an Donostian Whitehole euskal talde inbertitzaileak sortutako Naiz.fit enpresa sortu berria MySize konpainia israeldarrean integratu da, modaren industriarako neurketa adimenduneko teknologien aplikazioan “erreferente” izateko asmoz. Horrela, Whitehole NASDAQen kotizatzen duen MySize konpainiaren bigarren akzioduna izango da, eta adimen artifizialean oinarritutako neurketa-soluzioak hornitzen ditu ehungintzako, merkataritza elektronikoko, paketeriako eta brikolajeko industrietarako.
Txikizkako merkaturako adimen artifizialean adituak diren bi enpresa dira, “erabiltzaileari bere neurri zehatza ezagutzeko eta arroparen itzulketak minimizatzeko aukera ematen diotenak, negozio-eredu iraunkorragoak sustatuz”, azaldu du euskal konpainiak ohar batean.
“Osagarriak dira produktu, zerbitzu eta ingurune geografikoetan”, eta presentzia dute Estatu Batuek, Brasilek, Frantziak, Italiak, Alemaniak eta Espainiak, besteak beste.