Estatuan alokairuen eskariari dagokionez dagoen eskaintza eskasak prezioak gorantz bultzatzen jarraitzen du, eta badirudi ez dutela muga aurkitu, egungo inflazio-krisia gorabehera, Arag defentsa juridikoko konpainiaren txosten baten arabera. Zenbait eskualdetan higiezinen burbuilaren garaian lortutako mailarik altuena ere berdindu dute, Aragek ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Hori da ‘Alokairuaren merkatua 5 joeratan’ txostenaren ondorioetako bat, egungo egoeraren gakoak eta epe laburrean izan dezakeen bilakaera jasotzen dituena. Bost gako horietatik bigarrenak tentsiopean dauden eremuetarako erregulazioak funtzionatzen duen planteatzen du, eta, orain, gai hori negoziatzen ari da etorkizuneko etxebizitza-legerako. Martxoan jarri zen indarrean prezioen muga, eta abenduaren 31ra arte luzatu da etxegabetzeen moratoria.

Katalunian finkatzen da txostena, eta 2020ko irailean alokairuaren prezioak arautzeko lege bat onartu zuen: Kataluniako araua gorabehera, abuztuan Bartzelona hiria izan zen probintzia-hiriburu garestiena, hilean 19,07 euro metro koadroko. Gainera, alokairua aktibo eta bizitoki-aukera gisa aztertzen du txostenak, eta gero eta espainiar gehiago alokairu-erregimenean bizi direla erakusten du: alokairuko etxeen tasa 2004ko % 13,9tik 2021eko % 18ra igaro da, INEren azken Bizi-baldintzei buruzko Inkestak adierazten duenez.

Arag-en arabera, egungo inflazioak pentsarazten du jabe edo inbertitzaile gehiagok etxebizitzak alokairura bideratuko dituztela, diruaren balio-galerari aurre egiteko. Txostenaren beste joera bat da okupazio eta inkiokupazio gehiago daudela, maizterrak etxebizitzan jarraitzen duenean, hitzartutakoa ordaintzeari utzi arren edo kontratua amaitu arren. 2021ean % 16,78 salaketa gehiago izan ziren okupazioagatik, eta Arag-ek gomendatzen du alokairu-asegurura jotzea egoera horiek prebenitzeko.

Egilea Andoni Beitia