Euskadik baja eragin zuten 31.533 lan-istripu zenbatu zituen iaz, hau da, 2019an baino 7.462 gutxiago. Beherapen hori koronabirusaren pandemiak ekarri duen jarduera-jaitsieraren ondorio zuzena da.

Kopuru horiek lanaldiko ezbeharrak eta “in itinere” erregistratutakoak barne hartzen dituzte. Lanaldiko istripuak 26.958 izan ziren iaz (-% 18,3) eta in itinere zenbatutakoak 3.244 (-% 20,9).

Lanaldian ezbehar gehien izan zituen sektorea zerbitzuak izan zen (13.837 istripu), ondoren industria (9.133 istripu), eraikuntza (3.426 istripu) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (562 baja).

Hala, lan-istripu gehien izan zituen sektorea Eraikuntza izan zen (61,58 baja mila langileko). Gero, lehen sektorea (58,3 baja mila langileko) kokatzen da, ostean Industria (55,64 baja mila langileko) eta azkenik, zerbitzuak (20 baja mila langileko).

Lanaldiko istripu guztietatik 26.768 arinak izan ziren (-% 18,4) eta 169 larriak (+% 4,3). “In itinere” ezbehar arinak 3.211 izan ziren (-% 20,7) eta 27, larriak (44 2019an).

Bestalde, Euskadik laneko baja eskatzea eragin zuten 1.242 gaixotasun profesional berri zenbatu zituen iaz, hau da, 2019an baino % 18 gutxiago.

Baja eragin ez zuten laneko gaixotasunen kasuak 1.148 izan ziren, 2019an zenbatutako laneko absentziarik gabeko 1.638 gaixotasunak baino % 29,9 gutxiago.

Egilea Admin