Mundu iraunkorrago bat lortzeko bidean, startup eta esperientzia handiko enpresa ezberdinek ingurumenaren defentsan aktiboak izan nahi dute eta karbono-aztarna murriztu: plastikoa gutxituz, energia garbiak aukeratuz, material iraunkorragoak erabiliz. Ikus ditzagun emisioak murriztea, hondakin gutxiago sortzea eta ingurumena errespetatzea bilatzen duten konpainien tokiko adibide batzuk.

CO2 Revolution enpresa nafarrak naturan oinarritutako soluzio eraginkorrak eskaintzen ditu. Beste era batera esanda, startup honek erakundeek eta enpresek sortutako karbono-aztarna kalkulatzen du, baso-berritzeko proiektuen bidez isurketak konpentsatzeko. Aurrez, flora autoktonoa aztertu eta balio ekologiko handiko eskualdeak hautatzen dituzte.

Ondoren, prozesua sorkuntza propioko dronen bidez gauzatzen da, eta hazi adimendunak jaurtitzen dituzte aukeratutako lekuan, garapen bioteknologikoko prozesu baten ondorioz. 100.000 hazirainoko merkaturatze-sistema horri esker, iristeko zailak diren azalera edo eremu handiak lor daitezke, denbora gutxian eta prezio merkean, ekintza ahalik eta eraginkorrena eta arinena izan dadin.

Energia sortzen duen plastiko birziklagarria

Plastikoa ingurumenaren etsai handienetako bat da; horregatik, Nantekek helburu nagusitzat hartu du munduko hondakin plastikoek eragindako kutsadura ezabatzea. Getxon kokatutako enpresak plastikoaren ekoizpenean ekonomia zirkularraren zikloa itxi nahi du, birzikla ezin daitezkeen hondakin plastikoak energia sorkuntza bihurtuz.

Startupak agente erreaktiboetan oinarritutako teknologia propioa diseinatu du, edozein hondakin plastiko energia eta petrokimikaren industrian berrerabil daitezkeen produktu berriztagarri bihurtzeko. Horrela, hondakinak ez dira isuriko edo erraustuko.

Gaur egun, hiri-hondakin plastikoa eta zabortegietara bidalitako plastiko guztiak biltzeko eraldaketa-plantak garatzen ari da enpresa, hondakin horiek hainbat industriatarako elikagai gisa balio duten produktu petrokimiko bihur daitezen. Helburua da 2035erako plastikoetan % 100 jasangarria izatea herrialdea.
Plastikoarentzako bizitza berri bat diseinu eta funtzionaltasunarekin

Plastikoari aurre egiteko beste modu bat bizitza berri bat ematea da, Donostiako Ekomodo enpresak egiten duen bezala. Enpresa horrek plastikozko birziklapena ehun-zuntz, poltsa, diru-zorro, osagarri… bihurtzen du. 2019an, Eko-RECeko (birziklatzean eta ekonomia zirkularrean nazioarteko erreferentea den industria-konpainia) hiru langile gaztek hondakinaren zikloa are gehiago ixteko aukera identifikatu zuten, egiten zen zuntz hori jendeak bere egunerokoan erabil zitzakeen produktu bihurtuz. Plastikoaren bizitza berri honetan diseinuaren eta funtzionaltasunaren aldeko apustu argia.

Tokiko lehengaiak

Enpresak tokiko lehengaiak erabiltzen ditu eta inguruneko hornitzaileekin lan egiten du ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren printzipioen arabera, hondakinak minimizatuz eta material % 100 birziklatu eta birziklagarriak erabiliz. Bestalde, enpresak gizarte-konpromisoa hartzen du eta bazterketa-arriskuan dauden kolektiboetako pertsonei enplegua ematen die, inguruko gizarte-tailerrekin lankidetzan.
Karbono-aztarnaren neurketa

Ura ondasun urria da; horregatik, ura modu arduratsuan erabiltzea edozein enpresarentzat da. Udapa kooperatibarentzat, nekazaritza-ekoizleek, enpresa-kudeatzaileek eta langileek parte hartzen baitute, ezinbestekoa da ingurumena babestea, eta, horregatik, ura arazteko sistema baten eta I+Gko proiektu baten alde egiten dute, laboreetan uraren erabilera murrizteko zentro teknologikoekin batera.

Gainera, hurbileko produktu baten aldeko apustua egiten dute, eta ekoizpen kontrolatuko tekniken eta nekazaritzako jardunbide egokien sistemen bidez laborantza jasangarria praktikatzen dute.

Avatar

Egilea Andoni Beitia