Euskal ekonomiari buruzko euskarazko aldizkari bakarra

Euskadiko turismoa % 61 baino gehiago jaitsi zen 2020an

Euskadiko ostalaritza-establezimenduetako ostatu-gauak % 61,5 jaitsi ziren joan den urtean, covidaren ondorioz. Zehazki, 2019an baino 3.855.902 gaualdi gutxiago erregistratu ziren.

Martxotik aurrera hartutako mugikortasun murrizketek eragin handia izan zuten hiru lurraldeetan: Araban, gaualdiek % 57,1 egin dute behera; Gipuzkoan, % 59,7 jaitsi ziren, eta Bizkaian, % 64,4.

Atzerritarren gaualdiek izan zuten atzerakada handiena iaz, % 74,5eko beherakadekin. Bizkaian ere eragin handia izan du turismoaren beherakadak, ostatu-gauak % 77,8 jaitsi baitira.

2020. urtearen amaieran, hotelen % 41,1ak ez zuen inolako jarduerarik, 2019ko abendu osoan itxita egon ziren establezimenduen % 12,2ren aurrean. Beraz, udako hilabeteetatik aurrera joera negatiboak jarraitu zuen eta abenduko itxierek ekainean izandako itxierak gainditu zituzten ( % 39,8). Lurraldeka, 2020an % 36a itxi zuen Araban, % 38,4 Bizkaian eta % 44,4 Gipuzkoan abendu osoan zehar.

Euskadiko hotelen eguneko batez besteko tarifa 72,62 eurokoa izan zen 2020an, 2019an baino % 22,3 txikiagoa. Batez besteko tarifa 60,13 eurokoa izan zen Araban, % 17ko beherakadaren ostean; 66 eurokoa Bizkaian, % 23,1eko jaitsierarekin; eta 84,55 eurokoa Gipuzkoan, % 22,9ko beherakadaren ondorioz.

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) jakitera eman duenez, 2020an 68.184 bidaiari Euskal Autonomia Erkidegoko nekazal turismo eta landetxeetako bezero izan ziren, hau da, 2019an baino % 59,2 gutxiago.