Alemaniako industriaren eskaera berriek % 4ko beherakada izan zuten irailean, aurreko hilabetearen aldean, orduan % 2 egin baitzuten behera, Destatis Estatistika Bulego Federalak jakitera eman duenez.

Bestalde, urte batetik bestera, irailean Alemaniako fabriken enkargu berriak % 10,8 gutxitu ziren.

Etxeko eskaerak % 0,5 gehitu ziren irailean, baina atzerritik egindakoak % 7 jaitsi ziren aurreko hilaren aldean. Euroguneko eskaera berriak % 8 gutxitu ziren eta beste herrialde batzuetako eskaera berriak % 6,3, 2022ko abuztuaren aldean.

Irailean, kapital-ondasunen ekoizleek % 6ko jaitsiera izan zuten enkarguetan abuztuarekiko. Bitarteko ondasunen ekoizleek % 3,4ko jaitsiera izan zuten, eta kontsumo-ondasunen ekoizleek, berriz, % 7,2koa.

Avatar

Egilea Andoni Beitia