2020an 13.200 lanpostu galdu dira Euskadin, eta langabezia-tasa % 9,96an kokatu da, 2019ko amaieran baino 9 hamarren gehiago. Lehen hiruhilekoan 3.300 enplegu suntsitu ziren, bigarrenean, beste 30.500 lanpostu suntsitu eta hirugarrenean 20.900 berreskuratu ziren.

Laugarren hiruhilekoari dagokionez, bilakaera negatiboa izan da berriro Euskal Autonomia Erkidegoan; izan ere, 400 lanpostu suntsitu dira urteko azken hiru hilabeteetan (% 0,04 beherakada).

Joan den urtearen amaieran, 1.021.99 biztanle aktibo zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan dira, hau da, 2019an zenbatutako biztanleria aktiboa baino 4.700 gutxiago. Datu horiekin, jarduera-tasa % 55,50ekoa izan da, 2019an, berriz, % 55,80koa izan zen.

Pandemiaren urtea 101.800 langabekin amaitu du Euskadik, aurreko urtean baino 8.500 gehiago. 

Gipuzkoa, tasarik baxuena duen lurraldea

Lurraldeka, Gipuzkoak % 7,02ko langabezia-tasa izan du, Estatuko baxuena, Arabak % 9,9koa eta Bizkaiak % 11,86koa. Gipuzkoan dago jarduera-tasarik handiena ( % 57,04); ostean, Arabako ( % 55,11) eta Bizkaiko ( % 54, 66) datuak daude.

Egilea Admin