EAEko ekonomiaren termometroa 117,2koa izan zen urrian; beraz, azken hilabeteetan hautemandako “dezelerazio leunak” jarraitzen du, nahiz eta oraindik ere hazkunde sendoko eremuan mantentzen den (100eko balioaren gainetik).

Ekonomia eta Ogasun Sailak jakitera eman duenez, inbertsioaren gorakada “arina” izan da, baina indargabetu egin da esportazioen bultzada txikiagoagatik eta kontsumo pribatuaren nolabaiteko ahuleziagatik.

Bestalde, sektore publikoaren erritmoan ez dago aldaketarik, eta, sektore ekonomikoen ikuspegitik, horiek guztiak “intentsitatea galtzen ari dira hilabeteak igaro ahala”.

Egilea Andoni Beitia