Eustaten plataforman sartzen diren adierazleen artean, dagoeneko Euskal AEn informatutako Nazio Batuen helburu, xede edo adierazleak osatzen dituztenen artean, 15 urteko eta gehiagoko 100.000 biztanleko merkataritza-bankuen sukurtsal kopurua dago. Azken hamaika urteotan, asko murriztu da sukurtsal kopurua; 2010ean 100.000 biztanleko 103,15 sukurtsal zeuden eta, 2021ean, 56,93.

Beste adierazle berrietako bat 4G sare mugikorrak dituzten etxeen proportzioa da. Kasu honetan, 2014tik 2019ra estaldura handitu da; urte horretan, ia etxeen % 100ak zuen 4G estaldura, bai Euskal AEn bai hiru lurralde historikoetan.

Eustatek jarraitzen du Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendaren adierazleak zabaltzeko plataforma etengabe garatzeko lanean, batetik, dagoeneko argitaratutako estatistika-adierazleen bereizketak eskaintzeko, eta, bestetik, egun arte bete ez diren xedeen gaineko informazioa ematen duten adierazle berriak sartzeko. Hurrengo irudian, gaur egun garapen jasangarrirako 17 helburuetako bakoitzean Euskal AErako zehaztutako adierazleen kopurua adierazten da. Gutxien informatutako garapen jasangarrirako helburuetan adierazle berriak sartzea Eustaten lehentasun bat da, bai eta Euskal AE mailan eskuragarri dauden adierazleen bereizketa geografikoa ere. Udal-mailan adierazleak eskuratzea, metodologia bateratu bati jarraikiz eta kalitateko informazio-iturriak erabiliz, Eustatek une hauetan duen erronka handiena da.

Avatar

Egilea Andoni Beitia