2022ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn, 3.319 jaiotza izan dira, aurreko urteko aldi berean baino % 6,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera; urtean metatutako beherakada % 3,7koa izan da. Lurraldeka, beherakada nabarmenena Gipuzkoan izan da, % 11,4koa, ondoren Bizkaian, % 6,3koa eta, Araban, berriz, jaiotza kopuruak % 4,9 egin du gora. Zifra absolutuetan, Bizkaian 1.631 haur jaio dira, Gipuzkoan 1.083 eta Araban 605.
2022ko apirilean, maiatzean eta ekainean, jaiotza guztien % 50,1 ezkontzaz kanpoko jaiotzak izan dira, 2021eko hiruhilekoan baino gehiago, orduan % 48 izan baitziren. Bizkaian, % 51,6 izan dira eta Gipuzkoan, % 50,7; Araban, % 45,1 izan dira, eta Euskal AEko batezbestekoa baino balio baxuagoak izan dituen lurralde bakarra izan da.
Jaiotza-hurrenkerari jarraikiz, ia erdiak, 1.597, lehen semeak edo alabak izan dira, 2022ko bigarren hiruhilekoan; 1.260 haur (% 38) beste seme edo alaba bat duten familietan jaio dira, eta hirugarren seme-alaben edo hortik gorakoen jaiotzak % 13,9 izan dira.
Adinaren araberako jaiotzen banaketan, jarraitu du 30-39 urte bitarteko amen taldeak nagusitzen; haiek izan dute erditzeen % 69,2. Aurrekoa baino ehuneko askoz ere txikiagoetan izan da 25-29 urteko taldea (% 13,4) eta 25 urtetik beherakoena (% 6,1); 40 urtetik gorako amen taldea % 11,4 izan da.
Ama ezkongabeen amatasun-adina amen multzo osoarena baino baxuagoa izan da; izan ere, ama ezkongabeen % 8,8k 25 urte baino gutxiago izan dituzte, eta % 14,2k, 25 eta 29 urte bitartean. 40 urtetik gorako emakume ezkongabeak % 11,3 izan dira.
Euskal AEn, 2022. urteko udaberriko hilabeteetan izan diren jaiotzen % 29 ama atzerritarrena izan da. 2021eko aldi berean, % 26,1 izan zen. Lurraldeka, Araban % 36,9, Gipuzkoan % 29,8 eta Bizkaian % 25,6.