Euskal AEko Beste merkatu zerbitzu batzuk sektorean salmentek % 11,8 egin dute gora 2022ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoetan eta egutegiko ondorioak alde batera utzi ondoren, Eustaten datuen arabera. Sektore horretan, Ostalaritza, Garraioa eta biltegiratzea, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio finkoetan eta urtaroko ondorioak alde batera utzi ondoren, salmentek % 1,0 egin dute gora, 2022ko hirugarren hiruhilekoan.

Beste merkatu zerbitzu batzuk sektorean, benetako salmenten urte arteko berreskurapena (prezio finkoetan) orokortua izan da urteko hirugarren hiruhilekoan, Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektorean izan ezik, % 0,6 egin batitute behera. Salmentek gora egin dute, 2021eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, honako sektore hauetan: Ostalaritza (% 19,5), Garraioa eta biltegiratzea (% 17,6), Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak (% 10,4) eta, azkenik, Informazioa eta komunikazioak (% 6,7).

2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, igoera ikusi da, era berean, sektore guztien salmentetan, Ostalaritzan izan ezik, % 2,9 egin baitu behera. Hala, salmentek % 1,5 egin dute gora hiruhilekoen arteko terminoetan Garraioa eta biltegiratzea sektorean, % 0,9 Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak sektorean, % 0,5 Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektorean eta, azkenik, % 0,4 Informazio eta komunikazioetan.

Lurralde historikoen arabera, Bizkaian eta Gipuzkoan % 11,9ko urte arteko igoera izan da salmenten indizean eta, Araban, % 11,0koa. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera izan da, era berean, hiru lurraldeetako salmentetan: Araban, % 2,2; Gipuzkoan, % 1,7, eta Bizkaian, % 0,3.

Euskal AEn zerbitzu horietan lanean ari diren langileen indizeak behera egin du % 0,4 2022ko hirugarren hiruhilekoan, urte arteko terminoetan, eta % 0,1, hiruhilekoen artekoan.

Egilea Andoni Beitia