Nafarroak 390,2 milioi euro inbertitu zituen 2021. urtean I+Gn, kopuru errekorra azken bi hamarkadetako estatistikari erreparatuz gero. 2008ko krisiak atzera egitea eginarazi zion Erkidegoari alor horretan egindako inbertsio-ahaleginari, zeina suspertu egin baita pandemiaren eta Europak ekonomia digitalizaziorantz eta jasangarritasunerantz eraldatzeko bultzadaren ondoren.

Foru Erkidegoak, biztanle bakoitzeko, I+G+bn gehien inbertitzen duen hirugarren lurraldea da, 591,9 euro, hain zuzen ere. Aurretik EAE (765,5 euro) eta Madril (670,4 euro) daude.

Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana

2021etik 2025era bitarteko aldirako Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana aurkeztu zuen orain dela hilabete eskas bat Foru Gobernuak. Plan horretan, 2021erako I+G+b arloan 400 milioiko inbertsioa aurreikusten zen, azkenean erregistratutako 390,2 milioiak baino % 2,5 gehiago.

I+G+bn diharduten langileen datuak erregistro positiboa ere eskaini du, izan ere, % 11,4 igo da aurreko ekitaldiarekiko, 5.301 profesional baititu. Zenbaki hori duela hamalau urteko higiezinen burbuila eta finantza-krisia lehertu aurretik Nafarroak zituenen antzekoa da. 5.000 pertsona horietatik, % 39,4 emakumeak dira. Gainera, 5.301 profesionaletatik 3.163 ikertzaileak dira ( % 41 emakumeak).

Egilea Admin