Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizeak % 0,4 egin du gora 2022ko urrian, aurreko hilarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, kostuek % 9,9 egin dute gora.

Etxegintzako kostuek % 0,2 egin dute gora, eta Obra Zibilekoek, % 1,3. 2021eko urriarekin alderatuta, prezioak % 12,5 igo dira Obra Zibilaren kasuan eta % 9,3, Etxegintzaren kasuan.

Aurreko hilaren aldean, 2022ko irailaren aldean, lehengaien kostuek % 0,6 egin dute gora, eta eskulanaren kostuak egonkor dirau (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostuak % 11,2 egin du gora, eta eskulanenak, % 5,8.

Lehengaien kostuak Etxegintzaren sektorean % 0,3 egin du gora, hilen artean, eta Obra Zibilarenean, % 1,7. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuek % 10,4 egin dute gora, eta Obra Zibilekoek, % 14,5.

Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2022ko urrian, 2021eko urriarekin alderatuta, igoerarik handienak erregistratu dituztenak honako sektore hauetakoak izan dira: Energia elektrikoa eta gasa (% 47,4), Petrolio-fintzea (% 42,2) eta Metalurgia (% 30,5). Prezioetan honako sektore hauek izan dute hazkuntzarik moderatuena: Material elektronikoa (% 1,7 igoera) eta Makinen fabrikazioa (% 4,0ko igoera).

Egilea Andoni Beitia